Separador español | euskara
AE-IC 2014 bilbao
Separador
 
Separador
Separador
Separador
Separador
Separador
Separador
Separador
Separador
Separador
Separador
Separador
Separador
Separador
 
Aurkezpena
Separador
2012ko urtarrilean, Komunikazioaren Ikerketarako Espainiako Elkarteak (AE-IC) bere Hirugarren Batzarra egin zuen Tarragonako Universitat Rovira i Virgili-n. Batzar horretan, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) errektorearen proposamena jaso zuen laugarren batzarra antolatzeko, “Komunikazio Eremuak/Espacios de Comunicación” izenburupean. Elkartearen Batzar Nagusiak aho batez onartu zuen proposamena.
Separador
AE-ICren IV. Batzarrak bereziki nabarmendu nahi du emakumeek komunikazioaren ikerketan duten garrantzia, eta agerian utzi nahi du errealitate hori. Horregatik, gai hori aztertuko du espezifikoki, “Generoa, komunikazioa eta emakumeek garatutako ikerketa” izeneko saio berezi batean. Gainera, amaierako osoko bilkuran, omenaldia egingo zaie beren arloan erreferentzia diren bi ikerlariri, emakume ikertzaile guztien ordezkari modura: Sonia Livingstone (LSEko Department of Media and Communications) eta Rosa Mª Alfaro (Limako Unibertsitateko Komunikazio Zientzien Fakultatea). Bi-biek beren ikerketa-jarduera nagusien berri emango dute osoko saioetan.

AE-IC elkartearen aurreko hiru batzarretan egin den bezala, Bilbon egingo den batzarraren helburua izango da komunikazioaren alorreko ikertzaile eta akademiko garrantzitsuenak biltzea, Espainiar estatukoak nahiz Latinoamerika eta Europakoak. Gainera, aukera eman nahi die ikertzaile berriei lehen urratsak egiteko komunikazioari buruzko ikerkuntzaren eremuan. Hori horrela, hiru izango dira Batzarrean aurkeztuko diren ponentzien eta komunikazioen ezaugarri nagusiak: zorroztasun akademikoa, gaitasun kritikoa eta ezagutzen transferentzia gizartera.

Batzarraren gai nagusia “Komunikazio Eremuak” izango da. Gai hori batzarraren hasierako osoko bilkuran aztertuko da, baita ondorengo saio berezi batean ere.

"Komunikazio Eremuak/Espacios de Comunicación" izenburu ireki bat da, hainbat interpretazio izan ditzakeena, eta eremu ugari eskaintzen dizkie batzarreko kideei ikerketarako.

- Lehen ideia gisa, komunikazioari lotutako eremu geografiko eta fisikoak, eremu geo-kulturalak eta/edo geopolitikoak aipa daitezke: hiria, erkidego kultural eta/edo nazionala, Estatuak, Europa, mundu globala, baita hizkuntz irizpideek determinatutako komunikazio-eremuak ere. Jakina, horrek guztiak eragina du kultur kontsumoan.

- Eremu ekonomikoak: herrialde edo eskualde garatuak, garapen bidean daudenak edo argi eta garbi azpigaratuak direnak. Ezaugarri ekonomikoek komunikazio-eremu espezifikoak sortzen dituzte, eta bat datoz eremu horiek eredu ekonomikoekin.

- Komunikazio-eremu nazionalak, edo estaturik gabeko nazioenak. Nazioz gaindiko eremuak edo eskualdeetakoak; Europa, Iberoamerika eta Karibe, herrialde arabiarrak eta abar.

- Komunikazio-eremu publikoak edo pribatuak. Adibidez, merkataritza gune handietan sortzen direnak, edo, eremu pribatuan, bedroom culture delakoa (logelako kultura); hots, nerabeek hedabideak kontsumitzeko duten modua.

- Komunikazioaren ikerkuntzako sektore nagusitzat hartzen diren eremuak. Gure kasuan, AE-IC elkartearen zazpi atalak, eta, horrez gainera, elkarteak ikerketa-talde espezifikoak antolatzeko irizpidetzat hartzen dituen tematika bereziak: generoa, kazetaritza, politika, hezkuntza, etab.

- Eremu edo tartearen ideia, halaber, bi gertakariren arteko denborarekin ere lotu daiteke, eta ikuspegi tenporala eta historikoa ahalbidetzen du horrek.

- Gaur egungo komunikazioaren bi edukitzaile nagusiak: sareak eta hedabideak. Eremu errealak eta birtualak. Batez ere, sarean sortu diren eremu birtual guztiek azken urteetan hartu duten garrantzia. Ikus-entzunezko produktua berrelikatzen duten teknologia berriak.

Eta horrela, hurrenez hurren, AE-ICren IV. Batzarreko ikerkuntzek eta ponentziek aztergai eta gogoetagai hartuko dituzten komunikazio-eremu guztietara iritsi arte.
 
Separador
Separador
  Komunikazioaren Ikerketarako Espainiako Elkartearen (AE-IC) IV. Batzarra
AE-IC 2014 Bilbon "Komunikazio-eremuak"
info@aeic2014bilbao.org
 
Separador