Separador español | euskara
AE-IC 2014 bilbao
Separador
 
Separador
Separador
Separador
Separador
Separador
Separador
Separador
Separador
Separador
Separador
Separador
Separador
Separador
 
Ongi etorria
Separador
Separador
Ibone Bengoetxea
Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Saileko Zinegotzi Ordezkaria


Bilbo hiri txikia da tamainaz baina handia anbizioaz, eta duela hiru hamarkada eskas, berrasmatu ala hil delako dilemari aurre egin behar izan zion, Hiria industri hondakinez beteta eta Itsasadarra kolapso ekologikoaren ertzean utzi zuen krisi industrial paregabearen eraginez, eta Itsasadarrak 1983ko abuztuan eragin zuen azken bost mendeotako uholderik larrienaren ondoren.

Geroztik, Bilboko Udalak, gainerako herri-erakundeekin eta sektore produktiboarekin batera, munduan gertatutako hiri-eraldaketa prozesurik garrantzitsuenetako bat lideratu du, 2010ean Hirien Nobel Saritzat jotzen den Lee Kuan Yew World City Prize delakoa jaso zuena.

Baina prozesu luze honen protagonismoa, zalantzarik gabe, Bilboko hiritarrei dagokie, horiexek baitira hiria aurrera atera dutenak, ilusioaz, ahaleginaz eta ondo egindako lanaz.

Azken urteotan, Bilbo nazioarteko maila goreneko bilera, jarduera eta biltzar ugariren eszenatoki bilakatu da.

Horren haritik, Bilboko Udalak eskerrak eman nahi dizkio Komunikazioaren Ikerketarako Espainiako Elkarteari (AE-IC) erakunde honen laugarren nazioarteko biltzarra antolatzeko gure hiria aukeratzeagatik. "Komunikazio Eremuak" lemapean, nazioarteko ikertzaile eta aditu ospetsuak bilduko ditu, komunikazioaren munduko errealitate teknologiko, sozial, ekonomiko eta transnazional berriak zirriborra ditzaten, emakumeek arlo horretan duten garrantzi gero eta handiagoari arreta berezia eginez.

Gure arteko egonaldia atsegina eta probetxugarria izatea opa dizuet, eta ziur nago gure hirira egingo duzuen bisita adiskidantza luze baten hasiera izango dela.



Miquel de Moragas Spà
AE-IC erakundearen burua


Asociación Española de Investigación de la Comunicación (AE-IC) erakundeak ongietorria eman nahi die gure IV. Biltzarrean parte hartuko duten komunikazioaren arloko 400 ikertzaileri eta eskerrak eman nahi dizkie hartu gaituzten euskal erakundeei: Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateari (UPV/EHU), Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateari, Ikus-entzunezko Komunikazioa eta Publizitatea Sailari eta Kazetaritza eta Kazetaritza II Sailei.Eskerrak eman nahi dizkiegu biltzarra eraginkortasunez antolatu dutelako.

Euskadin egingo dugun IV. Biltzarrak bi erreferentzia-gai nagusi ditu. Alde batetik, “komunikazio-espazioak”; gai hori Euskal Herriko ikertzaileek proposatu dute eta gure erakundeak atseginez hartu du, identitate kultural eta linguistikoen garapenerako interes biziko gai bat azaltzen baitu. Beste alde batetik, berriz, emakumeek komunikazioaren arloan egindako ikerketa; tradizionalki aitorpen eskasa izan du, eta, hala ere, funtsezkoa da fenomeno kultural eta komunikatiboen berdintasunezko ulermena izateko.

Biltzarrak onura aterako dio UPV/EHUk komunikazioaren arloan egindako ikerketa-ibilbide luzeari. Hain zuzen, ibilbide hori hainbat argitalpenekin gauzatuko da, eta, bereziki, ZER aldizkari espezializatuaren bidez. Horrekin batera, erakundeak uste du biltzar honek ondare baliotsua utziko diela parte-hartzaileei, baita antolatzaileei ere, ikerketa-taldeak, sare akademikoko taldeak eta ezagutza zientifikoko taldeak indartzeari dagokionez, bereziki Biltzarraren gai nagusien arloan. Horrela, agerian utziko da ikerketak komunikazioko eta kulturako proiektu demokratikoei egindako ekarpena.



Carmelo Garitaonandia Garnacho
UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko errektoreordea / AE-IC erakundearen IV. Biltzarraren burua


Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea benetan harro dago, bai alde akademikoari dagokionez bai alde sozialari dagokionez, AE-IC erakundearen Nazioarteko IV. Biltzarraren erakunde antolatzailea izateaz. Biltzarra Bilbon egingo da, gure unibertsitateko Bizkaia Aretoan, 2014ko urtarrilaren 21etik 24ra.

AE-IC erakundea nazioarteko erreferentzia garrantzitsu bihurtu da gizarte-komunikazioaren askotariko eta zeharkako azterketak egiteagatik. Hasteko, erreferentzia handia da espainieraz hitz egiten den arlo guztietarako. Baina gaur egun, diziplina zientifiko guztietan gertatzen den moduan, komunikazioaren arloko ikerketa zabaldu egin da eta sozializatu egin da, eta hainbat hizkuntzatan bizi da eta elkarlanean aritzen da. Gainera, aldi berean, gune espezifikoak bilatzen ditu hizkuntza gutxituen artean, gure euskararen kasuan esaterako, eta sortzen ari diren beste kultura-ingurune batzuetan. Horiek guztiak dira bere espazioak eta horietan guztietan indar ikusgarriz hazten ari da emakumeek egindako ikerketa.

AE-IC erakundeak bikain ordezkatutako indar akademiko eta ikertzaile hori guztia egunean jartzearen eta argitara ematearen arduraduna UPV/EHU izateak harro egonarazteaz gain, atsegin handia sortzen digu. Euskal Herriko ikertzaileek zeregin garrantzitsua izan dute AE-IC erakundearen historian, hasiera-hasieratik. Bilbon 2014an egingo den biltzarraren ondoren, zeregin hori handiagotu egingo da ziur, Biltzarrera etorriko diren pertsona guztien indarrari eta babesari esker.
 
Separador
Separador
  Komunikazioaren Ikerketarako Espainiako Elkartearen (AE-IC) IV. Batzarra
AE-IC 2014 Bilbon "Komunikazio-eremuak"
info@aeic2014bilbao.org
 
Separador